Motor-gidari bat zauritu da mendi-bidetik atera eta sakan batera erorita

Ttipi-Ttapa 2019ko ira. 13a, 06:59
Helikopteroan eraman zuten Nafarroako Ospitalera. Argazkia: Nafarroako Suhiltzaileak.

Atzo gertatu zen istripua. Quad batean zebilen motor-gidari bat mendi-bidetik atera eta sakan batean erori zen. Ezbeharra gertatu zen tokira Oronoz-Mugairiko Suhiltzaileak bertaratu ziren eta helikopteroan eraman zuten Nafarroako Ospitalera.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun