Oiz eta Doneztebe B ariko dira Gazteen Laxoa Txapelketako finalean

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2019ko ira. 11a, 14:00
2000. urtean Oizen jokatu zuten gazteen laxoa txapelketako finala.

Irailaren 14an, larunbatean 17:30ean Iruritan jokatuko da finala eta 16:00etan hirugarren posturako lehia

Oiz eta Doneztebe B taldeek jokatuko dute irailaren 14an Iruritako plazan Baztan-Errekako Gazteen Laxoa Txapelketako finala. Larunbatean 17:30ean izanen dute hitzordua eta ordu erdi lehenago, 16:00etan hirugarren posturako lehia jokatuko dute Irurita Bk eta Doneztebe Ck. Ligaxkako eta finalerdietako partidak 7 jokotara jokatu badituzte ere, finala 9 jokotara jokatuko dute.

Doneztebeko Bear Zana pilota-plazan jokatu ziren larunbatean finalerdietako itzulerako partidan. Doneztebe Bk (David Mitxeo, Urko Oiarzabal, Erik Garcia eta Eneko Maylin) 6-7 galdu zuen Irurita Bren kontra (Jon Sagaseta, Hodei Aleman Aritz Bikondo eta Julen Urreaga), baina joanekoan Malerrekakoek 5-7 irabazi zutenez, joko batengatik sailkatu dira finalerako.

Bertze finalerdian desoreka handiagoa izan zen. Oizko taldeak (Xuban Illarregi, Mikel Mikelarena, Aimar Ariztegi eta Uxue Illarregi) 1-7 irabazi zion Doneztebe Cri (Oier Apezetxea, Markel Jabalera, Ander Ruiz eta Julen Pikabea). Joaneko partidan ere, Oizen 7-5 nagusitu ziren herritarrak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun