Txokotoko bestetan giro ederra izan dute

Ttipi-Ttapa 2019ko ira. 9a, 09:30

Ortzirale ilunabarretik igandera besta giroa izan da nagusi Txokoton. Ortzirale ilunabarrean Naroaren eskutik lehertu zen txupinazoa eta haurren minbiziaren aurkako Lukas elkartasun panpina izan zuen lagun. Argazkiak: Ondikol eta Valledebaztan.com.

Baztan zopak janez eta Azukre Beltxarana taldearen erritmora dantzatuz akitu zuten eguna. Larunbatean konpartsa doinuak mugiarazi zituen herritarrak. 14:00etan zikiro jatean bildu ziren eta arratsaldean haurrendako puzgarriak eta ginkana izan zituzten. Oharkabe taldeak girotu zituen bazterrak. Igandean, berriz, mus txapelketa jokatu zuten. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun