Bizikletan ibiltzera animatu zirenez gain, jende andana ere hurbildu zen ikustera, haurren senideak ez ezik, aniztar gehiexkoenak ere hor ziren lanean ez bazen, animatzen.
Bortz ibilbide izan zituzten adinaren arabera: ttipienek gaineko karrikan egin zuten joan-etorria plaxa xaharretik gasnategiraino, handixeagoek kisulabetik barna egin zuten itzulia, bertzeak Sagardibereko parajetik barna ibili ziren... Anizko xoko desberdinak ezagutzeko aukera izan dute eskualdeko haurrek.
Akabailan, bokadilloa eta Jauregiko jogurta dastatzeko aukera izan zuten guztiek.
Ondoko hitzordua heldu den larunbatean izanen dute Urdazubin.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!