Txokotoko bestak ortziraletik igandera ospatuko dituzte

Ttipi-Ttapa 2019ko ira. 4a, 06:30
Ortziralean 19:00etan botako dute txupinazoa. Argazkia: Ondikol.

Ortziralean Baztan zopak izanen dituzte eta larunbat eguerdian zikiro jatea eginen dute.

Ortzirale ilunabarretik igandera hainbat ekitaldi izanen dituzte Txokoton. 

IRAILAK 6, ORTZIRALEA 
19:00etako txupinazoaren ondotik, konpartsekin itzulia eginen dute. 20:00etan Baztan zopak jateko bilduko dira. 21:00etan, mutil-dantzak eta mutxikoak dantzatuko dituzte.  23:30ean Azukre Beltxaranak taldearen emanaldia izanen da.

IRAILAK 7, LARUNBATA 
11:00etako konpartsen itzuliarekin hasiko dute eguna. 14:00etan zikiro jatea izanen dute (euria bada trinketean). Ondotik, txaranga-poteoan ibiliko dira. 16:30ean haurrendako puzgarriak eta 17:00etan ginkana izanen dituzte. 19:30etik 21:00etara eta 00:00etatik 03:00etara Oharkabek girotuko ditu bazterrak.
 
IRAILAK 8, IGANDEA 
11:00etatik 14:00etara puzgarriak paratuko dituzte igerilekuan. 12:30ean mokadutxoak eskainiko dituzte. Akitzeko, 16:00etan mus txapelketa jokatuko dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun