Baztan Musika Eskolan matrikulazio-epea zabalik da irailaren 13ra arte

Ttipi-Ttapa 2019ko ira. 3a, 12:00
Musika eskolako bulegoan eman behar da izena.

Akordeoia, pianoa, gitarra, klarinetea, tronpeta, tronboia, saxofoia, zeharkako txirula, biolina edo txistua astintzeko garaia ailegatu da. Baztan Musika Eskolak matrikulazio-epea zabalik du dagoeneko eta irailaren 13a, ortziralea, izanen da izena emateko hondarreko eguna. 15:00etatik 18:00etara ateak zabalik izanen dituzte, musika eskolako bulegoan.

Gaztetxoek ez ezik, helduek ere instrumenturen bat ikasteko edo musika hizkuntza klaseak jasotzeko aukera izanen dute. Musika hizkuntza bukatu duten ikasleentzako harmonia ere eskainiko dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun