36 emakume txirrindularik parte hartu dute Bizikumek Baztanen egindako ateraldian

Ttipi-Ttapa 2019ko ira. 3a, 09:00

Irailaren 1ean, maillot arrosa soinean zutela, bizikleta gainera igo ziren 36 emakume txirrindulari. Bizikumek eskualdean antolatzen zuen laugarren ateraldia zen eta Elizondoko Baztandarren biltzarreko arkupeetatik abiatuta, Baztango herrietan barna, 65 kilometroko ibilbidea osatu zuten. Elbete, Aintzinalde, Arizkun, Erratzu, Izpegi, Amaiur, Punpulusta, Otsondo, Itzulegi, Azpilkueta eta Elbeten barna, itzulia Elizondon akitu zuten. Gero, ongi merezitako bazkaria izan zuten Errota elkartean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun