Joxe Mari Otxandorenak eta Juan Bautista Agerreberek irabazi dute Arraiozko bestetako mus txapelketa

Ttipi-Ttapa 2019ko ira. 2a, 11:15

Gaur dute arraioztarrek bestetako hondarreko eguna. Argazkiak: Nerea Mortalena.

Asteburu mugitua izan dute arraioztarrek bestetan. Larunbatean dantza-emanaldia izan zuten eta segidan patata tortilla eta postre lehiaketan bildu ziren. Eneko Karrikaburuk eta Gexan Lazkanok lortu zuten sukaldari onenen titulua, tortilla eta postre gozoekin. Muszaleak mahai-inguruan bildu ziren eta Joxe Mari Otxandorena eta Juan Bautista Agerrebere izan ziren irabazle. Bigarren Periko Zubieta eta Mikel Mindegia izan ziren; hirugarren, Juan Luis Oskoz eta Txus Barrenetxe; eta laugarren, Aritz Alunda eta Garikoitz Larretxea.

Igandean erraldoiak herrian barna ibili ziren. Arratsaldean, berriz, Txamukos taldearen eskutik, mexikar katuez gozatu zuten.

Gaur hondarreko eguna

Arraioztarrek gaur akituko dituzte bestak. Eguerdian haurrendako jolasak izanen dituzte. Ondotik, zikiro jatean bilduko dira eta iluntzean Hauspolariek taldeak girotuko du herria.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun