Elizondoko jubilotekako partaide batzuek Asghar Farhadiren film tailerretan parte hartu dute

Ttipi-Ttapa 2019ko ira. 2a, 09:30
Edurne Garrok, Joxe Perezek eta Ana Mari Ugartek film laburrak grabatu dituzte.

Elizondoko jubilotekako partaide batzuek udan 'Rodando en Navarra con el oscarizado Asghar Farhadi' tailerretan parte hartu zuten. 40 film labur grabatu zituzten tailerretan eta horietako 16 aukeratuak izan ziren. Edurne Garrok, Sarina Farhadi eta Joaquín Calderónekin batera, 'Siempre aquí' filmean aktore-lana egin zuen; Joxe Pérez eta Ana María Ugartek, berriz, 'Valzer' filmean parte hartu zuten. Ortziralean filmak ikusteko aukera izan zuten.

Adierazi zutenez, «esperientzia polita» izan zen, «bai filma grabatzen aritu garenontzako baita castingean parte hartu dugunontzako».

Erlazionatuak

Film laburra

Ttipi-Ttapa 2019 ira 02 Baztan

Film laburra

Ttipi-Ttapa 2019 ira 02 Baztan

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun