Txupinazoarekin eta horma-irudia margotuz abiatu dituzte Arraiozko bestak

Ttipi-Ttapa 2019ko abu. 30a, 13:41
Gaztetxoek horma-irudia margotuz hasi dituzte bestak.

Gaur eguerdian, 12:00etan, programako azal lehiaketako irabazle izan diren Ibai Mellado eta Olatz Bergararen eskutik lehertu da Arraiozko bestei hasiera eman dien txupinazoa. Segidan, bestetarako horma-irudia margotu dute gaztetxoek eta jolasez gozatzeko parada izan dute. 14:00etan bazkaria izanen dute eta arratsaldean, 16:00etatik aitzinera, puzgarriak, jolas-txokoak eta apar besta.

19:00etan, Elutxa txaranga lagun, karrikaz karrika ibiliko dira eta ondotik, 20:30ean, mutil-dantzak dantzatuko dituzte. Ohi bezala, Baztan zopak afalduko dituzte eta 00:30etik aitzinera Oharkabek girotuko ditu bazterrak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun