Bi pertsona zauri arinekin Aniz eta Ziga artean gertatu den auto-istripuan

Ttipi-Ttapa 2019ko abu. 29a, 10:36

Oronozko suhiltzaileek Nafarroako Ospitalera eraman zituzten bi zaurituak 

Asteazken goizean gertatu zen auto-istripua, Aniz eta Ziga artean. Bihurgune batetik ateratzerakoan, bi autoak saihetsetik elkar jo zuten eta, zanpatekoaren ondorioz, bi gidariak zauri arinak izan zituzten. Oronozko suhiltzaileak bertaratu ziren istripua artatzera eta zaurituak Iruñera eraman zituzten, Nafarroako Ospitalera.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun