Orain artean bezalaxe, Xabi Urrutia arduratuko da taldearen alderdi fisikoaz, Peio Orbegozok izanen du arlo teknikoaren ardura eta Mariano Iribarren gehituko zaie entrenatzaile lanetara.
Gaztetxoak ere lanean hasiak dira dagoeneko. Sub 18 eta Sub 16 mailakoak Irungo Txingudi errugbi taldearekin batera ariko dira lehian. Ttikienak berriz, Iñaki Ezkurra eta Aitor Mutilvaren gidaritzapean errugbiaren inguruko sekretuak ikasten hasiko dira. Deialdia ere egin dute, «norbaitek kirol hau probatu nahiko balu, asteazken eta ortziraletan 19:00etatik 20:30era du aukera».