G7ko goi-bilera dela eta, larunbatean atxilotutako Baztango gaztea libre utzi dute

Ttipi-Ttapa 2019ko abu. 26a, 07:00

Baztango Ernai erakundearen arabera, G7ko goi-bilera dela eta, larunbat arratsaldean errepideko kontrol batean atxilotu zuten baztandar gaztea. Gaua Hendaiako komisarian pasatu ondotik, atzo libre utzi zutela jakinarazi du. Sare sozialen bitartez, Baztango Ernaik «G7a dela eta atxilotuak izan diren pertsona guztien askapena» eskatu du.

Larunbatean, G7aren kontra eta Euskal Herritik beste mundu bat sortzen lelopean manifestazioa egin zen Hendaian eta hedabideetan zabaldu denez, 15.000 lagun bildu ziren.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun