Nafarroako Memoria Institutuak Nafarroako Kirol eta Gazteria Institutuaren batera bultzatu ditu lan hauek eta Europako hainbat herrialdetako gazteek parte hartu dute programan, uztailaren 22tik abuztuaren 17ra bitartean. Baztango Geroa Baik ohar bidez oroitarazi du bera izan zela «2017ko otsailean aurkeztu zuen mozio baten ondorioz, Nafarroako Gobernuko Bake, Bizikidetza eta Giza Eskubideen Zuzendaritza Nagusiari Baztango Udalak halako proiektuetan zuen laguntzeko borondatea kontuan hartzeko» eskatu ziena. Horregatik Nafarroako Memoria Institutuaren lankidetza eskertu nahi izan du «baita Trama kabineteko kideak eta lursailen jabeak diren Erratzuko bizilagunak ere, hau da, Joxe Mari Cordoba, Carlos Garisoain eta Juankar Diaz».
Bigarren fasean, bertzeak bertze, bunkerrak bisitatzeko proiektu bat eginen dute eta «P lerroaren diseinuaren informazio digitala eskaini». Baztango Geroa Baik «Erratzun hori egitea ahalbidetzeko lanean jarraitzeko konpromisoa» berretsi du.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!