592.622,24 euroko inbertsioak egin ditu Zigan eta Zigaurren Baztango Udalak

Ttipi-Ttapa 2019ko abu. 22a, 15:00
Ziga eta Zigaurreko karrikako argiteri guztia aldatu du Udalak.

Baztango Udalak Ziga eta Zigaurreko argiteri publikoa aldatzeko eta Zigaurreko ur-hornidura eta saneamendua berritzeko eta zerbitzuen lurperatze eta zolaberritzea egiteko 592.622,24 euroko lanak egin ditu.

Nafarroako Gobernuaren Toki Inbertsiorako programan onartutako lanak izanik, denera %60ko dirulaguntza hartu du Udalak. Aipatu lanak Mariezkurrenak egin ditu eta proiektuen idazketa eta zuzendaritza, berriz, LKSek. 

Egindako lanen artean aipagarria da Ziga eta Zigaurreko karrikako argiteri guztia aldatu duela Udalak, azpiegituran hobekuntza eta aldaketa desberdinak egin bidenanbar, energia kontsumoa eraginkorragoa eta apalagoa izateko LED bonbillak paratuz.

Bertzalde, momentu honetan Azpilkueta eta Zuaztoiko saneamendu eta zolaberritze lanen esleipen prozedurak egiten ari da Baztango Udala. Azpilkuetako lanen lizitazio aurrekontua 281.935, 42 eurokoa da eta Zuaztoikoa 519.824,78 eurokoa. Lanak beranduenez irailaren 30ean hasi beharko dira eta lau hilabeteko epean akitu.


Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun