Lau egunez besta giroa izan da nagusi Amaiurren

Ttipi-Ttapa 2019ko abu. 20a, 10:52

Asteazken ilunabarrean piztu zuten Amaiurko besten hasmentaren adierazgarri den txupinazoa igandeko ordu txikiak arte ez zen itzali. Argazkiak: Ixabel Aleman.

Bezperan jendetza bildu zen Baztan zopa jatean. Amabirjin egunean artisau feria, ardi lehiaketa eta Burgete arrazako erakusketa izan zituzten (argazkian saridunak). 

Artzain txakur lehiaketa Mihurak irabazi zuen eta arratsaldean Manez eta Kobreak taldeak girotu zuen herria.

Haurren egunean erraldoi eta buruhandiak soinean ibili ziren gazte batzuk; bertzeek, berriz, musika jo zuten.

Lau eguneko bestak zikiro jatearekin eta boneta jaurtiketarekin akitu zituzten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun