Amaiurko bestetako sariak Mertxe Urzainki eta Jose Antonio Zugarramurdiri egokitu zaizkie

Ttipi-Ttapa 2019ko abu. 19a, 12:00
Bi lagunendako asteburua eta otordua zozketatu dituzte eta Mertxe Urzainki eta Jose Antonio Zugarramurdiri egokitu zaizkie, hurrenez hurren. Argazkia: Ixabel Aleman.

Amaiurko bestetako egitarauaren barne, gazteluko induketa-lanek sortzen dituzten gastuak ordaintzeko zozketa-txartelak saldu dituzte. Aurten, gainera, bildutako diruaren zatitxo bat eskolara bideratuko dute, eskola ttikien besta antolatzeko.

Lehendabiziko saria, landetxe batean bi lagunendako asteburua, Mertxe Urzainkik eraman du, 4.590 zenbakidun txartelaren truk; bigarrena, berriz, Ordoki jatetxean bi lagunendako otordua, Jose Antonio Zugarramurdirentzat izan da. Antolatzaileek saridunei zorionak eta erosleei eskerrak eman nahi izan dizkiete.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun