Auto bat irauli da Arizkunen eta gidariak alkoholemia-proban positibo eman du

Ttipi-Ttapa 2019ko abu. 19a, 08:38
Suhiltzaileak istripua zegoen tokira bertaratu ziren. Argazkia: Foruzaingoa.

Igande goizaldean gertatu zen ezbeharra eta gidaria Elizondoko osasun etxera eraman zuten

Diario de Noticiasek aditzera eman duenez, baztandar gidari batek istripua izan zuen igande goizaldean, 04:15 aldera, Arizkunen. Autoa irauli egin zitzaion eta, ondorioz, gidaria Elizondoko osasun etxera eraman zuten. Bertan egindako alkoholemia-proban positibo eman zuen, 0,66 eta 0,71 tasekin; drogetan, berriz, negatibo.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun