Larunbat goiz-arratsaldez, musika, tailerrak eta taloak ere izanen dituzte
Argitsu Bidasoa eskualdeko artisau elkarteak antolatuta artisau azoka eginen dute abuztuaren 17an, larunbatean 10:30etik 14:30era eta 18:30etik 23:00etara Erratzuko plazan. Eskulangileen lanak (makramea, grabatuak, bitxigintza, egurra, postalak, xaboiak eta ukenduak, ehungintza eta gehiago) ikusi eta erosteko aukera izateaz gain, musika, tailerrak eta taloak ere izanen dituzte.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!