Txuri ta beltz blues jaialdia emakumeei eskainiko diote abuztuaren 17an Elizondon

Ttipi-Ttapa 2019ko abuztuaren 14a

Beatriz Zaragozak eskainiko du larunbat arratseko kontzertuetako bat.

Emakumeei eskainia izanen da abuztuaren 17an Elizondoko plazan eginen den Txuri ta beltz blues jaialdiaren hirugarren edizioa. Larunbatean 12:00etan Hector Martinezen Comer y cantar/food&blues liburua aurkeztuko dute. 13:00eetan kontzertua izanen da Lazy River taldearen eskutik. 15:00etan herri-bazkaria izanen dute eta gero, 18:00etan Emakumeak eta Bluesa solasaldia. 19:00etatik 23:00etara DJak izanen dituzte eta 23:00etan hasita  kontzertuak izanen dira Rachel Reyes & The Fireballs eta Beatriz Zaragozarekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun