Euskal Herriko orga joko txapelketa jokatuko da abuztuaren 11n Algortan

Ttipi-Ttapa 2019ko abu. 9a, 13:00
Josetxo Urrutia leitzarra orga jokoan, Iruñeko sanferminetan jokatu zen azkeneko Nafarroako txapelketan.

Gaur egun Nafarroako txapeldun den Xabier Urrutia arraioztarra izanen da eskualdeko ordezkaria

Euskal Herriko orga joko txapelketa jokatuko da abuztuaren 11n, igandean 12:00etan Algprtako Portu Zaharrean. Bortz kirolari ariko dira lehian, tartean, gaur egun Nafarroako txapeldun den Xabier Urrutia Bengotxea arraioztarra.

Baztandarrarekin batera, Alejandro Fernandez Azkona nafarra, Oscar Saez del Castillo arabarra, Ousmane Drame bizkaitarra eta Nafarroa Behereko Julien Ladonne ariko dira. Lanari dagokionez, gibeleko aldetik hartuz eta gurpilek lurra jo gabe, orga edo gurpil bati ahalik eta bira gehien eman beharko dizkiote.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun