Baztandarren Biltzarrako zozketa-txartel saritua zein den jakinarazi dute

Ttipi-Ttapa 2019ko abu. 2a, 10:00

Abuztuaren 4a, heldu den igandea, da saria jasotzeko hondarreko eguna

Urtero bezala, Baztandarren Biltzarra egunean tonbolan laguntzen duten komertzioetan gastatzeko 1.000 euro zozketatu zituzten. 0410 zenbakiari egokitu zitzaion saria. 

Lehendabizikoa atera ezean, 5.740 zenbakiarentzat izanen da saria eta txartela aurkezteko hilaren 18ra arteko epea izanen du. Bigarren hori agertuko ez balitz 0216 zenbakia duenak jasoko luke saria (irailak 1a arteko epea izanen duelarik).

Txartel saritua duenak, saria eskuratzeko, elkarteko kideren batekin harremanetan jarri beharko du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun