Uztailean eta abuztuan 54 gaztek nazioarteko boluntarioen auzolandegian parte hartuko dute Erratzun

Ttipi-Ttapa 2019ko abu. 2a, 07:20
Erratzuko lehenbiziko txanda parte hartu duten gazteak.

Taldeak guda ondorengo egitura militarrak berreskuratzeko eta horietara sartzeko bidexkaren egokitzapen lanak eginen ditu

Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuak antolatuta eta Bakearen, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Zuzendaritza Nagusiarekin lankidetzan, 54 gazte nazioarteko bolondresen auzolandegian parte hartzen ari dira Erratzun, uztailean eta abuztuan.

Lehenebiziko taldeak, 28 gazterekin, larunbat honetan akituko du lana eta hurrengo astean bigarrena hasiko da lanean, 26 gazterekin. Guda ondorengo egitura mioitarrak berreskuratzeko eta horietara sartzeko bidexkaren egokitzapen lanak egiten ari dira, ingurumenarekin lotutako bertze lan batzuekin batera.

Espainiar estatuko hainbat lurraldetako gazteekin bateram Frantzia, Belgika eta Txekiar Errepublikakoak ere etorriko dira Erratzura.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun