Haurrak ere auzolanean aritu dira Anizen

Ttipi-Ttapa 2019ko uzt. 31a, 19:00
Anizko neska-mutikoak frontoia garbitzen auzolanean.

Udako jostaldietarako frontoia txukun-txukuna utzi dute

Jakina da Anizen auzolana arras errotua dagoela, helduez gain, haurrek ere ttipi-ttipitandik ikas dezaten herria aitzinerat ateratzeko auzolana beharrezkoa dela, igandean eta astelehenean frontoia garbitzen aritu ziren. Baztandarren Biltzarreko orga egiteko frontoia zikinkara gelditzen denez, garbiketa lanetan aritu ziren joan den astean. Haurrak isatsa eta mangerarekin aritu ziren hondar zikinkeriak biltzen, uztailaren 29tik hasita dituzten udako jostaldietarako frontoia txukun-txukuna eta garbi-garbia izateko. Ondotik pintterdia beharrean, elkartean kas bana hartu zuten lanaren ordainsari gisa.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun