Konpostagailuak hondatu dituzte Anizen

Ttipi-Ttapa 2019ko uzt. 30a, 18:00
Kompostagailuak hondatzen ibili ziren Anizen, larunbat arratsean.

Uztailaren 27tik 28rat biztarteko gauean, deus hoberik egiteko ez zuen bakarren bat, -edo bat baino gehiago- ibili ziren etxean egundaino eginen ez luketena egiten: konpostagailuak hondatzen. Idatzi batean jakinarazi dutenez, «aniztarrok urteak daramatzagu hondakinen kudeaketa hobetu nahian, herri guztia auzo konpostarat bideratzen eta ahal bezain zabor guti sortzen. Zentzu komun anitzik ez da behar horrelako ekintzen helburu-eza entenditzeko, hortaz, aniztarron haserrea adierazi nahi dugu lerro hauen bidez».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun