Nafar Erresumako kronoeskalada txapelketa Izpegira ailegatu da igandean

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2019ko uzt. 30a, 14:00

Hurrengo proba abuztuaren 31n izanen da, Ibañetako igoera

Nafar Erresumako kronoeskalada txapelketa antolatu du KronoEskaladak elkarteak, presoen eskubideen alde. Ipar Euskal Herriaren eta Nafarroaren arteko portuetan sei proba egiten hasi dira urrira bitarte eta horietako batzuk TTIPI-TTAPAren eremuan jokatzen ari dira. Maiatzaren 26an Saratik Lizarietara igo ziren, ekainaren 23an Urdazubitik Otsondora eta uztailaren 28an, Baigorritik Izpegira.

Izpegin izan da hirugarren froga eta Baionako eta Elizondoko bestak baziren ere, hainbat txirrindulazale motibarazi dituzte, haien elkatasuna adiarazteko euskal preso eta iheslari polikoeri. Sekulako portu eder bat igo zuten, euria bazuten ere. 

Momentuko hirurogei bat lagunek parte hartu dute txapelketa honetan eta aunitzek hiruetan parte hartu dute. Horreri esker puntuazio, sistema honekin emazteak aitzineko postuetan ikusten ahal ditugu. Alegia. Adèle Kerbaol bretainiarra da txapelketaren nagusi, hiruetan bera izan baita erregina. Hurbiletik Lilian Sallaberry du, azken biak irabazi baititu. 

Txapelketa interesgarria bilakatzen ari da eta hirutan zinez giro (ez aroa) ederra izan dute. «Pentsatzen dugu beste hiruak horrela izango direla. Uste dugu finala sekulakoa izango dela», dioTe antolatzaileek. 

Aldi berean abisatu dute antolatzaileek erabaki dute Ibañetako igoera aste batez gibeleratzea, «Jakinda G7a (EZ)  dugula eta arriskutsuegia ikusten dugu ber egunan egitea». Beraz, hurrengo hitzordua abuztuaren 31n Luzaide eta Orreagaren artean izanen da, Ibañetako igoerarekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun