Abuztuaren 1ean, ortzegunean 20:30ean La Dinamo musika taldeak emanaldia eskainiko du Elizondoko Foruen Plazan.
La Dinamo funk dinamikoa da, musika bizikletaren gainean. Gurpilen gainean dabiltzan musikarien talde berezia da; ohiko moldeak puskatzen ditu potentzia handiko kontzertu ibiltari batekin eta kale-festa bizi-bizi batekin, funkaren erritmo bizian. Ikuskizun oso hurbila da, publikoak parte hartzen baitu, eta, hala, kontzertu bakoitza paregabea eta desberdina da.
Proiektua 2014an abiatu zen Gironan, Ander Condonek bere jatorrizko proiektua gauzatu zuenean, eta zenbait kontzeptu biltzen ditu: musika beltza, kale-ikuskizunak eta bizikleta garraiobide gisa.
MusiconCycles ikuskizuna 2016ko udazkenean finkatu zen orain duen formatu, estetika eta erre-pertorioarekin, MACen (MercèArtsdeCarrer) eta Manresako Fira Mediterrànian aurkeztu zenean. Orduz geroz, taldeak Espainian egiten diren kale- musika eta artearen arloko jaialdi nagusietan hartu du parte, arrakastaz, eta, halaber, esperientzia luzea du nazioartean, besteak beste, Frantzian, Erresuma Batuan, Belgikan, Alemanian, Portugalen eta Txinan plazaratu baitu bere ikuskizuna.