Iruritako bi taldek jokatuko dute 40. Laxoa txapelketako finala

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2019ko uzt. 31a, 15:00

Iruritako bi taldek lortu dute etxean jokatuko duten finalerako txartela.

Abuztuaren 3an Iruritako plazan

Larunbatean jokatu  behar ziren Baztan-Errekako 40. Laxoa txapelketako finalerdiak, baina euria zela eta, igandera gibeleratu zituzten. Azkenean, Iruritako bi taldek lortu dute abuztuaren 3an, larunbatean 17:30ean jokatuko den finalerako txartela. Igande goizeko 11:30ean hirugarren posturako lehia jokatuko dute Arraioz Sagardiak eta Doneztebe Apezteguiak.

Iruritako plazan, giro ezin hobea izan zen igande arratsaldean, 40. Laxoa txapelketako finalerdietako itzulerako partidak ikusteko: jende anitz, animoak, tentsioa eta emozioa izan ziren, batez ere lehenbiko partidan.


IRURITA OLARI 9, ARRAIOZ SAGARDIA 4. Joaneko partidan emaitza bera eman zen arraioztarren alde. Beraz, luzapena hiru jokotara jarraian jokatu zen: OLARI 3,SAGARDIA 0.
Markagailua: 0-1, 3-2, 4-2, 4-4, 9-4.
Iraupena: 2 ordu, 15'.
Launa na joko berdin zirelarik, bat baino gehiagok gogoan zuen orain dela bi urte gertatu zena. Eta oraingoan ere errepikatu egin zen. Arraioztarrek dena alde zuten finalean sartzeko, baina ezin izan zuten joko bat ere gehiago egin. Pixkanaka morala eta konfidantza galtzen joan ziren eta iruritarrek, berriz, goiti egin zuten.


IRURITA MIGELENE 9, DONEZTEBE APEZTEGIA 7. (Joanekoan 9-3)
Markagailua: 2-0, 2-1, 4-1, 4-3, 5-3, 5-7, 9-7.
Iraupena: 2 ordu.
Migelenek finaleko txartela laster lortu zuen, baina partida hagitz polita eta ona izan zen, behar bada aurten Iruritako plazan ikusi den partidarik onena.

 

Larunbatean azken partidak
Kontuak honela, larunbatean jokatuko dituzte Iruritako plazan 40. Laxoa txapelketako azken partidak. 11:30ean, hirugarren posturako lehia jokatuko dute Arraioz Sagardiak eta Doneztebe Apezteguiak. 17:30ean, berriz, final handia jokatuko dute Irurita Olarik eta Irurita Miguelenek. 21:00etan afaria Iruritako Olari jatetxean.

 

 

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun