Bozateko Santxotena Parke Museoa uztailaren 15etik abuztuaren 31ra ireki dute, asteartetik larunbatera 11:00etatik 14:00etara eta 16:30etik 19:30era eta igandetan goizez bakarrik. Teresa Lafraguaren pintura-erakusketa ere bertan ikusgai dago uztailaren 20tik abuztuaren 31ra ordutegi berean.
Xabier Soubelet artistak bere margolanak Arizkungo Sasternean erakutsiko ditu uztailaren 18tik irailaren 8ra, ortzegunetik igandera 11:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 20:00etara.
Jose Luis Alzugaray margolariak pintura erakusketa zabalik da Elizondoko Jaime Urrutia karrikako 3.ean, uztailaren 18tik aitzinera, astegunetan 19:00etatik 21:00etara eta asteburuetan 12:00etatik 13:30era.
Lesagibel eskultoreak N-estetika 3 erakusketa paratu du Elizondoko Jaime Urrutia karrikako 15ean, uztailaren 20tik abuztuaren 18ra, egunero 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara.
Diana Iniesta margolariaren Loreak, sagarrak, besarkadak izeneko erakusketa ikusgai dago Erratzun uztailaren 22tik irailaren 1era (egunero, 18:30etik 21:00etara).
Tomas Sobrino Habans margolariak, Arizkunenea Kultur Etxeko 1. solairuan paratu du ikusgai Silencios erakusketa, uztailaren 23tik irailaren 1era. Astelehenetik ortziralera 18:00etatik 21:00etara eta larunbat eta besta egunetan, 11:30etik 13:30era, eta 18:00etatik 21:00etara.
Eva Irazokik pintura erakusketa paratu du Arizkunenean uztailaren 23tik abuztuaren 11ra. Egunero 18:00etatik 20:00etara eta larunbat eta besta egunetan 12:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:00etara.
Abuztuan gehiago
Roque Lasaren margo-erakusketa bisitatzeko aukera izanen da Erratzuko Zubietea etxean abuztuaren 2tik 18ra, egunero 18:30etik 20:30era.
Jose Mari Apezetxea zenaren omenez erakusketa eginen dute abuztuaren 2tik 18ra, Erratzuko Zubietea etxean. 18:30etik 20:30era egonen dira ateak irekita.
Ana Mari Marinek, Elizondoko Bergarenean eginen du margolan erakusketa, abuztuaren 13tik irailera. 11:00etatik 13:30era eta 18:00etatik 21:00etara ikusi ahal izanen dira lanak.
Manuel Bermejok eta Xabier Celestinok Hamalau margo erakusketa paratuko dute abuztuaren 14tik 31ra Arizkunenean. Astelehenetik ortziralera 18:00etatik 21:00etara eta larunbat eta besta egunetan 11:30etik 13:30era eta 18:00etatik 21:00etara zabalduko dituzte ateak.