Baztango gaztetxeak igandean «errespetu faltagatik» ateak hetsi behar izan zituztela adierazi du

Ttipi-Ttapa 2019ko uzt. 23a, 10:30
Gaztetxean errespetu faltarik ez dutela onartuko adierazi dute.

Igandean Elizondon izan zuten Baztandarren Biltzarra ospakizuna zela eta, Baztango Gazte Asanbladak gaztetxea irekitzea erabaki zuen. Dena dela, ez zuten nahi bertze denboran irekita mantentzerik izan. Izan ere, «errespetu faltagatik» hetsi behar izan zuten. Horren harira, asanbladako kideek zenbait jarrera salatu dituzte. Horien artean, «borondatez barraren gibeleko aldean zeuden bi kideei (emakumezkoak eta gazteak) egindakoak». Zehazki, «ateratzeko eskatu, haien hitza zapaldu eta kasurik ez egitea», «ostatuan sartu eta edariak musu-truk hartzea», «musika nahi bezala paratzea»...

Gaztetxean «horrelako jarrerarik ez» dutela onartuko adierazi dute, «denena delako». Errespetuz jokatzeko deia ere luzatu dute: «ez dadila halakorik errepikatu eta eremu seguru bihur dezagun».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun