Ohiko eta ez-ohiko batzarrak deitu ditu Baztango Ehiza eta Arrantza Elkarteak uztailaren 20an

Ttipi-Ttapa 2019ko uzt. 19a, 14:00
Baztango Ehiza eta Arrantza Elkarteak kudeatzen duen Betarteko tiro-eremua.

Larunbatean 17:30ean hasiko da ohikoa Arizkunenean eta 19:30ean ez-ohikoa 

Baztango Ehiza eta Arrantza Elkarteak ohiko batzarra deitu du uztailaren 20an, larunbatean 17:30ean, Elizondoko Arizkunenea Kultur Etxean. Bi ordu beranduago ez-ohiko batzarra ere eginen dute.

Ohiko batzarrari dagokionez, joan den urteko akta, eta egoki bada, onartu eginen dute. Ondotik, 2018-2019 denboraldiko kontuak aztertuko dituzte eta bazkide berrien sarrera eskakizunak ere begiratuko dituzte. Zagua eta Peñasko postuan adjudikazioa, kanpotarren txartela, usategien egutegi-proposamena, irailerako bazkideen kontratazioa eta elkartearen lehendakari izateko hautagaitzak aurkezteko modua izanen da, bertzeak bertze. Eskari-galderen txandarekin akituko dute batzarra.

 

Ez-ohiko batzarra ondotik

Ondotik, larunbatean 19:30ean ez-ohiko batzarra izanen dute leku berean. Zuzendaritza Batzordearen osaketarako eta ohorezko bazkideak izendatu ahal izateko estatutuen aldaketa aztertuko dituzte. Era berean, lehendakari izateko hautagairik ez balego, batzorde berria eta bere kideak berretsiko lirateke.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun