Beartzungo errepidea zabaltzeko Baztango herri-lurretan desafektazioak onetsi ditu Nafarroako Gobernuak

Ttipi-Ttapa 2019ko uzt. 19a, 18:00
Berro auzoa, Elizondo eta Beartzun arteko bidean.

Jarduneko Nafarroako Gobernuak uztailaren 17ko bilkuran hiru akordio onetsi zituen, Baztan, Garralda eta Otsagabiako herri-lurretan desafektazioak egitea onartuz

 

Baztani dagokionean, Alterdiketa eremuan kokatutako 4.719 metro koadro, Gorostegin eta Berron jabetza pribatuko 7.065 metro koadrorekin trukatuko dira. Aldaketa honekin Baztango Udalak Beartzungo errepidea zabaltzeko lurrak eskuratuko ditu, eta horrela bailarako herri-lurretako ondarea gehituko du. Gainera, jabeak bere lurrak batzea lortu du, erabilera, ustiategia eta aprobetxamendua erraztuz.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun