Argitsu artisau elkartearen azoka eginen dute uztailaren 20an Erratzun

Ttipi-Ttapa 2019ko uzt. 18a, 14:00
Xorroxin ur-jauzia bisitatzeko aukera ere izanen dute larunbatean Erratzuko azokara hurbiltzen direnek.

Larunbatean 10:30etik 15:00etara izanen da merkatua plazan eta Xorroxin ur-jauzia bisitatzeko aukera ere izanen dute bisitariek

Baztan Bidasoko Argitsu artisau-elkarteak bi azoka antolatu ditu uztailean. Joan den larunbatean, uztailaren 13an, Leurtzako urtegian izan ziren eta uztailaren 20an, larunbatean Erratzuko plazan. 

Bisitariek eskualdeko artistek egindako makrame-lanak, grabatuak, bitxiak, egur-lanak, postalak, xaboi eta ukenduak... ikusteko eta erosteko aukera izanen dute.

Goiz osoz, 10:30etik 15:00etara, azoka ederra jarriko dute. Taloak dastatu bitartean, herritarrek postuz postu ibiltzeko aukera izanen dute.  Xorroxin ur-jauzia bisitatzeko aukera bikaina ere izanen dute bisitariek

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun