Xabier Ibargarai erratzuarrak irabazi du sanferminetako pala txapelketa

Ttipi-Ttapa 2019ko uzt. 15a, 14:00
Ibargarai eta Necol txapeldun suertatu dira Iruñeko sanferminetako pala txapelketan.

Necol frantziarrarekin batera Fusto eta Urrutiari nagusitu zitzaien uztailaren 14an 

Sanferminetako pala txapelketa ere jokatu dute egunotan Iruñean. Gizasemeen nahiz emakumezkoen finalak uztailaren 14an jokatu zituzten Labriten. Gizonezkoen artean, Xabier Ibargarai erratzuarra eta Daxeko (Frantzia) Dan Necol suertatu ziren txapeldun.

Final estuan, bortz joko behar izan zituzten Ibargaraik eta Necolek Fusto eta Urrutia menpean hartzeko (10-5, 5-10, 10-7, 5-10 eta 10-4).

Emakumezkoetan, Irazustabarrena eta Araiztegi gipuzkoarrek lau jokotan irabazi zieten Larrarte eta Araiztegiri (8-5, 7-8, 8-7 eta 8-7).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun