Bertze kategoriatan ere eskualdeko txirrindulariak
Bertzalde, eskualdeko bertze txirrindulari gazte batzuk ere parte hartu zuten Nafarroako erlojuaren kontrako txapelketan. Kadete mailan, Ugaitz Otxandorena saldiastarrak (bederatzigarren izan zen) eta Unax Gomez narbartearra (30.) eta parte hartu zuten. Lehen urteko junior mailan, Diego Uriarte erratzuarrak hamabigarren postua lortu zuen eta Mikel Liza donamariarrak hemezortzigarrena.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!