Elizondoko Herriak bestetako programa apaintzeko marrazki lehiaketa antolatu du aurten ere. Aurkeztutako lanetatik Axular Aleman Irisarrirena izan da aukeratua eta sari bikoitza izanen du; bere marrazkia agertuko da etxez etxe banatuko den liburuxkan eta uztailaren 24an besten hasmenta iragartzen duen altxaferoa pizteko ohorea ere izanen du.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.