Espainiako txapelketako erlojupekoan eta errepideko proban parte hartu du Iñaki Irazoki txirrindulari elizondoarrak

Ttipi-Ttapa 2019ko uzt. 5a, 20:00
Iñaki Irazoki, Espainiako afizionatua mailako 23 urtez beheitiko erlojupeko proban.

Uztailaren 13an Nafarroako erlojupeko txapelketan parte hartuko du, joan den urteko hirugarren postua hobetzeko helburuarekin 

 

Iñaki Irazoki txirrindulari elizondoarrak, joan den asteburuan Murtzian jokatutako Espainiako txapelketetan parte hartu zuen Nafarroako selekzioarekin afizionatu mailan (sub23).

Ekainaren 28an, erlojupeko saioan aritu zen, estatu mailako espezialisten aurka. Hemezortzigarren postua lortu zuen, top10etik 34 segundora sartuz. 21,6 kilometroko erlojupekoa zen Yeclan (Murtzia) eta Irazokik 28 minutu eta 34 segundo behar izan zituen ibilbidea burutzeko (Orduko 45,5 kilometroko banaz bertzeko abiaduran). Biharamunean, errepideko proban aritu zen. Argazkian ageri denez, eguneko ihesaldian sartzea lortu zuen, baina azken partean ezin izan zion eutsi jarri zen erritmo gogorrari. 

Iñaki Irazokiren hurrengo helburua Nafarroako erlojupeko txapelketa izanen da, uztailaren 13an Cortesen Cortesen jokatuko dena.Joan den urtean hirugarren izan zen txapelketa honetan eta emaitza hori hobetzen saiatuko da elizondoarra.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun