Arras Baztan marka aurkeztu dute Nazio marka mintegian

Ttipi-Ttapa 2019ko uzt. 6a, 10:00
Otondo Arras Baztan markaren aurkezpenean.

Udako Euskal Unibertsitateak nazio markagintzari buruz atzo Eibarren antolatu zuen ikastaroan, Joseba Otondo Baztango alkatea Arras Baztan markari buruz solastatu zen. Otondoren ekarpena markagintza eta lurralde garapenari buruzkoa izan zen, hori baita Arras Baztan markaren bereizgarria bertze marken ondoan.

Otondok atzoko saioari buruz balorazio positiboa egin du unibertsitateko irakasle, komunikazio aditu, erakunde desberdinetako ordezkari eta interesa zuen jendeen aitzinean Arras Baztan aurkezteko aukera izan zuelako, erreferentzia praktiko bezala eta, hori «Baztan bezalako komunitate ttiki batendako gauza handia da».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun