Elizondoko bestetako ginkanan parte hartzeko izen-ematea zabalik

Ttipi-Ttapa 2019ko uzt. 5a, 07:30
Asteazkenean abiatuko dira bestak eta larunbatean gaztetxoendako ginkana izanen dute. Argazkia: Juan Mari Ondikol

Bertze urte batez, Elizondoko Herriak antolatuta, ginkana izanen dute herriko bestetako larunbatean, uztailaren 27an. 17:00etan hasiko dute jolasa eta 8-15 urteko gaztetxoei bideratutako ekintzak eginen dituzte. Izena emateko hondarreko eguna uztailaren 18a, ortzeguna, izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun