Familien Egunarekin borobildu dute Elizondoko Zahar Etxeko Kultur Hilabetea

Ttipi-Ttapa 2019ko uzt. 2a, 12:00

Kultur Hilabetea borobiltzeko, asteburu hontan familien eguna ospatu dute Elizondoko Francisco Joaquin Iriarte Zahar-Etxean eta familikide aunitz hurbildu ziren goiza pasatzera. Ideako zuzendaria den Rafael Sanchez Ostizek elkartasunari buruzko aipamen berezi bat egin zuen, baita belaunaldien arteko harremanetan sakondu ere, aitzineko egunetan Zahar Etxean kanpaldian egondako haur taldea bertan zegoelarik. Esker modura parte hartze diploma bat eman zieten, eskulan tailerran egindako koaderno bat eta taldearen argazkia. Aurtengo  kanpaldian ekintza berezi bezala musikoterapia tailerra izan dute, egunero, eta larunbatean ere aitzineko egunetan prestatzen aritu ziren eta kantuak abestu zituzten, giro polita sortuz. Eta nola ez, hau dena luntx batekin borobildu zuten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun