48 urteko gizonezko bat larri Erratzun izandako bero kolpeagatik

Ttipi-Ttapa 2019ko uzt. 1a, 09:05

Larunbatean gertatu zen ezbeharra.

EITB.EUS atariak adierazi duenez, 48 urteko mendizale britainiar bat larri dago Erratzun izan duen bero kolpeagatik. Larunbatean, hilaren 29an, gizonezkoa Kapelu gainean zorabiatzen hasi zen eta helikopteroz eraman zuten Nafarroako Ospitalera.

Bizkaiko bertze mendizale batzuek topatu zuten eta 112ra deitu zuten 12:50 aldera. Hasiera batean Elizondoko osasun etxera eramateko asmoa zuten arren, konortea galdu zuenez, Nafarroako Ospitalera eraman zuten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun