3.000 euro eskuratuko ditu orai, bertze horrenbertze lana akitzerakoan eta 2020ko abenduan argitaratuko du Txalapartak
Baztango Udalak eta (H)ilbeltza elkarteak Txalaparta argitaletxearen laguntzarekin, euskal literatura beltza hedatu eta munduko literatura beltza euskaratzeko asmoz 2019ko (H)Ilbeltza bekaren irabazlea zein den jakinarazi du ekainaren 28an egindako prentsaurrekoan. Miren Gorrotxategi Azkune (Azpeitia, 1981) izanen da hirugarren edizio honetako bekaduna, Vianako bihotza egitasmoarekin. Hamar lan aurkeztu dituzte lehiaketara.
TTIPI-TTAPA da Nafarroa Garaiko mendialdean dagoen euskarazko hamaboskari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aitzinera egiteko.