Kamioi batek su hartu eta Belate eta Almandozko tunelak itxi behar izan dituzte

Ttipi-Ttapa 2019ko ekainaren 27a

Belatreko tunelean sartu baino lehen su hartu du kamioiak.

Kamioi batek su hartu eta Belate eta Almandozko tunelak itxi behar izan dituzte ekainaren 27an, ortzegun goizean. Goizeko 10:12ean gertatu da ezbeharra, N-121-A errepideko 32. Kilometroan eta ondoko mendiak ere su hartu du. Trafikoa errepide zaharretik desbideratu behar izan dute. Azkenean, ordubata aldera, berriz ere ireki dute N-121-A errepidea.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun