Elizondoko Zahar Etxeko kudeatzaileak 60.000 euro ordaindu beharko dizkio Balleko Etxeari

Ttipi-Ttapa 2019ko eka. 27a, 19:00
Elizondoko Zahar Etxea kudeatzen duen IDEA enpresa 60.000 euro ordaindu beharko dizkio Udalari.

Epaitegiak Udalaren alde egin du, bere garaian Nafarroako Epaitegi Administratiboak (TAN) egin zuen bezala 

Duela hamar urtetik honat Elizondoko Francisco Javier Iriarte Zahar Etxea kudeatzen duen Innovación y Desarrollo Asistencial IDEA enpresak 60.000 euro ordaindu beharko dizkio Balleko Etxeari. Kopuru honek, enpresak 2013, 2014 eta 2015 urteetan izan zituen irabazien portzentajeari dagokio, kontratuaren arabera, urtez urteko datuei erreparatuz ordaindu behar duena.

Gisa honetara, Iruñeko administrazioarekiko hirugarren auzi-epaitegiak ez du ontzat hartu Ideak berak Nafarroako Epaitegi Administratiboak (TAN) 2018ko otsailaren 27an hartu zuen erabakiaren kontrako errekurtsoa. Orduan ere TANek ez zuen ontzat hartu Zahar Etxeko patronatuko presidentearen erabakiaren kontra enpresak jarri zuen errekurtsoa.  Hain zuzen, Zahar Etxeko patronatyuko presidenteak onartu zuen hiru urte horietako kontuak eta 30 eguneko epea eman zion enpresari 2013ano (14.734,16 euro), 2014an (19.434,90 euro) eta 2015ean (27.966,44 euro) zor zuena bere borondatez ordaintzeko.

Orain ere, azken erabaki honen kontrako errekurtsoa jar dezake IDEA enpresak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun