Ohi baino jende gutiago hurbildu zen larunbatean Nafar Erresumako Kronoeskaladen baitan egindako Otsondoko igoerara. Horretarako arrazoiak aunitz izan daitezke (Sanjuanak, Quebrantahuesos, kronorik ez egotea denentzako) bainan beraien arteko giroa ona izan zen eta jende berria hurbildu zen, eta ez edonor: Jean-Marc Eyharaberry elbarrituak Handbike batekin lortu zuen Otsondoko lepoa igotzea, beso bakar bat erabiliz.
Aldi berean, parte hartzaile bakoitzari abisatua zitzaion egun horretakoa ezin zela konpetiboa izan, baina halere bakoitzak bere onena eman zuen eta antolatzaileen aplikazioari esker jakin zuten nor izan zen bizkorrena, bai nesketan baita mutiletan ere. Hori horrela izanik, berriro ere Adèle Kerbaol-ek irabazi zuen Joana I.aren koroa eta mutiletan Lilian Sallaberryk jantzi zuen jantzi Antso (Nagusia) III.aren koroa. Gauzak hórrela, Adèle Kerbaou bera da lehen sailkatua txapelketan, Lilian Sallaberrykek segitzen du 12 punturekin, eta hirugarrena 10 punturekin bertze emakume bat da, Margaux Cabantous. Didier Zagok barkamenak bidali zituen ez etortzeagatik baina hegazkin bat zeukan hartzeko nazioarteko txapelketa batean parte hartzeko. Kasu horretan punturik gabe gelditu da eta hurrengo hitzordutan puntuak errekuperatu beharko ditu txapelketako erregea nagusia izateko.
Sari bereziak
- Handibike: Jean-Marc Eyhraberry
- Esperientzia haundienekoa: Makalo Jaureguy Beloqui
- Bizikleta elektrikoa: Francis Charon
Uztailren 28an Izpegin
Hurrengo hitzordua Izpegin izanen dute uztailaren 28an igandez, eta jakinda Baionako bestetan dela, baztandarren prezentzia ezinbertzekoa izanen da, egun horretan zaila ikusten baitute Iparraldeko jendea motibaraztea txirrindulan ibiltzeko.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!