Gartzaingo Ariztegi auzoko bestak asteburuan ospatuko dituzte

Ttipi-Ttapa 2019ko eka. 26a, 08:00
Giro polita izanen dute asteburuan Gartzaingo Ariztegi auzoko bestetan.

Gartzaingo Ariztegi auzoan bestak ospatuko dituzte aste hondarrean. Ekainaren 28an, ortziralean 19:00etan erraldoiekin eta gaiteroekin buelta emanen dute auzoan barna eta 21:00etan baztan-zopak izanen dituzte. Ekainaren 29an, larunbatean 14:00etan zikiro-jatea. Arratsaldez eta gauez dantzaldia DJ Jotatxoren eskutik eta 22:00etan parrillada-afaria.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun