Iñaki Mihura arraioztarra bigarren izan da Camille Extreme mendi lasterketa entzutetsuan

Ttipi-Ttapa 2019ko eka. 24a, 14:30
Proba nagusiko hiru lehenbizikoak (Mihura ezkerrean), helmugara ailegatutakoan, probari izena ematen dion Camille hartzaren irudiarekin.

Canelle Trail proba laburrean hirugarren izan zen Beñat Saralegi lesakarra

Isaba Kirol Elkarteak hamabosgarren urtez antolatutako Camille Extreme lasterketa egin zuten ekainaren 23an Izaban. 560 korrikalarien artean 31,6 kilometroko lasterketa egiten bizkorrena Xabier Zarranz izan zen (3.09.32). Iñaki Mihura arraioztarrak lau minutu gehiago behar izan zituen (3.13.42) eta Jon Fernandezek osatu zuen podiuma (3.14.17). Iñigo Lasaga doneztebarra zortzigarren izan zen (3.26.49).

Emakumezkoetan Enara Oronoz nagusitu zen (3.58.55), Sonia Lopez (4.14.37) eta Irene Guenberen aitzinetik (4.35.34).

 

Cannelle Trail

Hirugarren urtez, Cannelle Trail lasterketa laburragoa (13 kilometro) ere antolatu zuten Izaban eta 110 korrikalarik parte hartu zuten. Hemen ere, eskualdeko korrikalari bat izan zen podiumean, Beti Gazteko Beñat Saralegi lesakarra. Proba honetan Julen Olaizola izan zen garaile (1.15:05), Alberto Azparren bigarren (1.15.24) eta Saralegi hirugarren (1.19.23). Beti Gazteko Juan Mari Indakoetxea lesakarra zazpigarren izan zen (1.30.36).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun