San Juan suak herriz herri

Udako solstizioa ospatu dute Anizen ere

Ttipi-Ttapa 2019ko eka. 24a, 12:30

Euskal Herriko herri anitzetan bezala udako solstizioa ospatu zuten ekainaren 23an Anizen ere. Urtero bezala, haurrak 17:30ean etxez etxe ibili ziren kartoi, periodiko eta belar idorra biltzen suak egiteko. Aurten gainera, haurrek egindako batzarre batean herriari eskaera bat egin zioten: su gehiago egiteko. Haurren batzarrari kasu eginez, aurten su bat gehiago piztu zen, bortz guztira. Suak saltatu ondotik urtero bezala hau ere,  xingar eta xixtor jatea egin zuten Anizen, eta akitzeko etxe bakoitzetik ekarritako postrea jateko aukera izan zuten. Ilundu ondotik eta udari ongi etorria egin ondotik, etxerat joan ziren. Argazkiak: Maitane Maritorena

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun