Erratzuko bestak ospatuko dituzte ekainaren 27tik 30era

Ttipi-Ttapa 2019ko eka. 26a, 06:56
12:00etan hasiko dituzte bestak, baina aitzinetik haurrendako jokoak eta puzgarriak izanen dira.

Ekaineko hondarreko egunetan besta giroan murgilduko dira erratzuarrak. Haurrendako joko eta puzgarriekin hasiko dituzte bestak. Lau egunez, ekitaldiz ekitaldi ibiltzeko, ikusgarriez gozatzeko, mahaiaren bueltan biltzeko eta gerriak mugiarazteko aukera anitz izanen dituzte.

Ekainak 27, ortzeguna

10:30ean haur-jokoak eta puzgarriak. 12:00etan txupinazoa eta ezkil-jotzea. Ondotik pintxo-poteoa. 14:00etan Izpegin gazte-bazkaria. 15:00etan haur-jokoak eta puzgarriak. 17:00etan Izpegiko X.igoera, txokolate jatea eta sari-banaketa. 21:00etan Baztan zopak plazan. Ondotik dantzaldia Fidel akordeoilariarekin.

 Ekainak 28, ortziralea

10:00etan diana. 13:00etan poteoa. 14:00etan bazkari herrikoia Kanpineko ostatuan. 16:30ean Maialen Akizu, Joanes Illarregi eta Joselontxos txarangarekin bertso-poteoa. 17:30ean haurrendako apar besta. 20:00etan Txamukos mariatxiak. 21:00etan presoen aldeko elkarretaratzea. 21:15ean mutil-dantzak, gaiteroak eta larrain-dantza. 23:30ean Katez, C‰ctus eta Kuartz.

Ekainak 29, larunbata

10:00etan diana. 11:00etan meza. Ondotik mutil-dantzak, haurren dantza saioa eta luntxa plazan. 17:30ean emaztekien frontenis txapelketako finalak. 18:30ean pilota partidak. Patri Espinar eta Eneritz Arrieta, Iera Agirre eta Maite Ruiz De Larramendiren aurka. Segidan Titin III. eta Irusta, Ugaitz Elizalde eta David Merino II.aren aurka. 20:00etan Gabenara. 21:00etan mutil-dantzak, gaiteroak eta larrain-dantza. 21:30ean afari herrikoia Kastonean. 23:30ean dantzaldia Gabenara taldearekin plazan.

Ekainak 30, igandea

10:00etan dianak herriko trikitalari eta panderojoleekin. 11:00etan Gorostapolon pilota partidak. Ondotik zintzur bustitzea. 14:00etan zikiro jatea Hauspolariek alaituta. 20:00etan The drunken Barrels Zubi puntan. 20:30ean mutil-dantzak, gaiteroak eta larrain-dantza. 22:00etan dantzaldia Iparlan Frantxixkorekin. 00:30ean Euskadi Ta Askatatxund plazan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun