Baztandarren Biltzarreko tonbolako txartelak salgai jarri dituzte

Ttipi-Ttapa 2019ko eka. 23a, 12:00
Sari zuzenik ez duten txartelek, Baztandarren Biltzarra egunean eginen den 1.000 euroko zozketan parte hartuko dute

8.000 txartel ianen dira komertzio eta ostatuetan 

Hilabete eskas falta da aurtengo Baztandarren Biltzarra egunerako. Uztailaren 21ean ospatuko da aurtengoa eta bestaren antolaketak dakartzan gastuak finantzatzeko, tonbola antolatu du aurten ere elkarteak. 8.000 txartel paratu dituzte salgai euro batean herrietako ostatu eta komertzioetan.

Baztandar aunitzek emandako sariak eskuratzen ahalko dira. Sariak jasotzeko oparia tokatutako establezimendura joan behar da, eta sari zuzenik ez duten txartelek, Baztandarren Biltzarra egunean eginen den 1.000 euroko zozketan parte hartuko dute; diru hori tonbolan parte hartzen duten komertzioetan eta ostatuetan gastatzeko izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun